Landederra Kirol Klubak ipar martxako sail bat du, bai aisialdirako eta bai lehiarako. Eta astero antolatzen ditu irteerak Burgeluko inguruetan.
Nordic walking edo ipar martxa adin eta egoera fisiko guztietara egokitzen den kirol jarduera da.
Landederra Kirol Klubarekin ipar martxa praktikatzeak, kirol-modalitate honen abantailez gain, gure ingurunea ezagutzea ere badakar, Arabako eskualde askotan egiten baititugu gure irteerak.
Landederra Kirol Kluba aitzindaria izan da ipar martxako proba herrikoien zein lehiaketa-proben antolakuntzan.
Klubak antolatu dituen eta mugarri izan diren proben artean aipatzekoak dira: Euskadiko ipar martxako lehen lehiaketa-proba; Arabako txapelketa, Espainiako Kopako lehen FEDME proba; Ipar Martxako lehen San Silvestre proba eta 4x4 Nordic Walking modalitatearen sorrera.
Lehiaketaren arloan, Landederra Kirol Klubak parte hartzen du Espainiako zein nazioarteko probetan. Klubak lehen postuak eskuratu ditu, behin baino gehiagotan, Espainiako eta Arabako Txapelketetan, eta baita Espainiako rankingean eta Espainiako Kopan ere.
Landederra Kirol Klubak Arbuluko Ziklo Krosa antolatzen du urtero, Araban erreferentziako proba dena kirol modalitate horretan.
Arbuluko Ziklo Krosak probak ditu kategoria guztietan, txikienetatik hasi eta eliteraino. Profesional batzuk Arbulura hurbildu ohi dira proba honetan parte hartzera.
Arbuluko Ziklo Krosa boluntario talde handi baten elkarlanari esker egiten da; proba erabat herrikoia da, hortaz.
Landederra Kiroldegia - 01192 Burgelu (Araba)
cdlandederranw@gmail.com
639 765 677